XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Mila esker, Iñakitxu. Badakizu zein garrantzitsu den hau guretzat eta zelan estimatzen dudan zure ahalegina.

Une hartan ez zegoen Emilia bertan, erosketa batzu egitera joana baitzen.

Ordu erdi beranduago etorri zenean eta amak berria eman zionean, ez zuen haatik lar pozik erakutsi, baina kortesiaz mila esker esan zion gure lehengusuari, berak doi-doi ezagutzen zuena, herrikoa izanik ere Areetan bizi baitzen.

Denok geunden txundituta, baina baita belarriak tente, zeren guztiz isil eta apal portatzen ari baitzen; agian, esaten genion elkarri, hileten egunean bertan goizean Don Emilianogaz gertatutakoagatik.

Luis hil eta ordu bitara biek batera alde egin baitzuten etxetik, Don Emiliano goizeko meza ematera eta ipurterrea bere etxera jantzia aldatzera.

Don Emiliano, berak gero kondatu zigunez, guztiz aztoraturik eta haserretuta utzi zuen zera esan zionean: - Zer, zu ere horien alde ezta? Saindua bailiran madarikatuak.

- Hi, txikito, zer dion? Ez daukan lotsarik hire gizona bertan hilik daukanala?

Beraren amaren etxean, hirean barik, behar zen bezala? Isilik egon hadi gero!!!

Emiliak, nonbait, erantzuten hasi gura eta Don Emilianok orduan, larderiatsu, belarriondoko ederra: - Isilik egoteko esan dinat txotxolori!!

Eta isilik geratu omen zen orduan.

Herriko edonork bazekien eta Don Emilianogaz ez zegoela jokatzerik.

Eta orduan, minutubete isilean egin eta gero badiotso: - Lotsatu behar dun, neska, ahalke izan.

Ganatarrek eman dizutena eta lagundu eta horrelakorik oraindik?

Gainera, hobe konpontzen badun hire bizitzeko era, eta ez haizen luzeago herriaren eskandalarria.

Oraingoan ez zion ezer erantzun ipurterreak.

Bazekien Don Emilianok eta oso ondo ulertzen ziona.

Haatik, labur iraun zuen gure ama zenaren alegrantziak.

Hurrengo egunean, goizeko hamabietan bere amaren etxerantz abiatu zen Emilia seme-alaben bila, eta lauretan berriro etorri.

Mutila amama eta aititarengana hurbildu zen eta musu egin.

Bost urte zeukan jadanik eta oso zen maitekorra.

Ez zekien oraindik ez zuela berriro bere aitatxoa ikusiko.

Neskatoa erakutsi zien orduan Emiliak, oraindik haurkotxean jarrita.

Eta orduan bota zien gogorrena, ondo pentsatu zuela eta ezetz, (...).